Nor gara

CAF Venturesen helburua CAF taldearen mugak zabaltzea da industria-multzo modura.

CAF taldearen ekosisteman barneratzeko asmoa duten antzeko industrietako enpresak mailakatu nahi dira.

www.caf.es

HAU GARA

  • Negozio-ereduen garatzaileak
  • Hazkunde-fasean diren negozioetako kapital eta ezagutzaren inbertitzaileak
  • Bazkideak epe luzerako harremanetan

Startup delakoaren dinamismoa eta talde bateko kide izatearen abantailak konbinatzen ditugu.

EZ GARA

  • Garatzaile teknologikoak
  • Hazi-fasean diren startup direlakoen haztegi edo bizkortzaileak
  • Epe laburrerako inbertitzaileak
 

Inbertsio korporatiborako programa

Inbertsio korporatiborako programa oso prozesu hautatzailea da, CAF taldearen eta bere inbertsioen hartzaile diren konpainien arteko sinergiak eta bat-etortzea gauzatzea lehenesten duena, harremanetarako testuinguru egonkor eta epe luzeko batean.

Horretarako, CAF Venturesek berezko metodologia bat diseinatu du, CAF taldean barneratzeko hautagaia den konpainiak eman diezaiokeen (eta alderantziz) balioa aztertzeko, eta konpainiaren mailakatzea bizkortzeko oinarriak finkatzeko.