Erabilera-baldintzak

1.- Helburua eta kontu orokorrak

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A. (aurrerantzean “CAF”; A–20001020 IFK; egoitza soziala Jose Migel Iturrioz kaleko 26. zenbakia; 20200, Beasain -Gipuzkoa-) enpresak CAF Ventures (aurrerantzean “CAF Ventures Plataforma”) plataforma (horrela zehazten baita jarraian) erabiltzeko aldeek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko zehaztapen eta baldintzak jartzen ditu erabiltzaileen eskura.

CAF Ventures Plataformak, http://www.caf-ventures.com (aurrerantzean “Webgunea”) helbidetik eskaintzen denak, aukera ematen die erabiltzaileei CAF enpresaren inbertsio korporatiborako programan sartu eta harekin harremanetan jartzeko, beren enpresa, proiektu eta ekimenak ezagutaraz ditzaten.

Webgunean, erabiltzaile modura, alta edo erregistroa egin eta hura erabiltzeak berekin dakar Zehaztapen eta Baldintza hauek osorik eta salbuespenik gabe onartzea.

Webgunean CAF Ventures plataforma erabiltzea doakoa da erabiltzailearentzat.

2.- Erabiltzailearen betebeharrak

2.1 Ezinbestekoa da CAF enpresaren inbertsio korporatiborako programan sartu eta harremanetan jartzeko Erabiltzaileak Webgunean erabilgarri dagoen inprimakia bete eta "Bidali” ikonoa sakatzea. Inprimakia betetzen den bitartean, Erabiltzailea izango da informazio zehatza, egiazkoa eta eguneratua ematearen ardura duena.

2.2 Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du CAF Ventures Plataforma modu egokian erabiltzeko indarreko legediaren aurkakoak diren ekintzak egiteari muzin egiten diolarik.

3.- CAF enpresaren betebeharrak

3.1 CAF Ventures Plataformarako sarbidea ahalbidetzea, une bakoitzean indarrean diren Zehaztapen eta Baldintzen arabera.

3.2 Zehaztapen eta baldintza hauetan agertzen diren betekizunetatik eratorritako betebehar guztiak betetzea eta, batez ere, konfidentzialtasunari dagozkionak.

3.3 CAF enpresak zerbitzuaren ingurune seguru bat eskaintzeko arrazoizkoak diren baliabide teknikoak erabiliko ditu. Aurrekoaren kalterik gabe, Erabiltzaileak aitortzen du badakiela eta onartzen duela Webgunea erabiltzeak ez duela ematen birusak hauteman edo haien aurka babesteko inolako zerbitzurik.

3.4 CAF enpresak Webgunearen sarbidea eta erabilgarritasuna bermatzen du, egoera hauek salbuetsita: uneko mantenu-lanak, ezusteko kasuak, ezinbesteko kasuak edo hirugarrenen baitako edo CAF enpresaren kontroletik at dauden kasuak. Aurrekoaren kalterik gabe, Webgunea osorik edo zati batean eten ahal izango da aldi baterako, konponketa-, eguneraketa-eta mantenu-lanak direla medio.

3.5 CAF enpresak bermatzen du gordetako informazioa hirugarrenek inolako baimenik gabe hartu edo erabil ez dezaten eta, are, informazio hori eraldatu, ezabatu edo ken ez dezaten eskura dituen neurri guztiak hartu dituela.

4.- Erantzukizunak

4.1 CAF enpresak CAF Ventures Plataformara jarraitutasun-baldintza egokietan sartu ahal izateko eskura dituen eta beharrezkoak diren mekanismo teknologiko guztiak erabiliko ditu.

4.2 Aurrekoaren kalterik gabe, Erabiltzaileak salbuetsi egiten du CAF enpresa berari egotzi ezin ahal zaizkion arrazoien edo bere kontrolekoak ez diren arrazoien ondorioz Erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte eta galeren gaineko erantzukizunetik, zehazki kasu hauetan: (i) datuak desbideratzea edo CAF Ventures Plataforma hornitzen duen sisteman gertatutako kolapsoa, betiere, gertaera hori inguruabar berezietan jazo bada, CAF enpresak horietan inolako eraginik izan gabe; (ii) Erabiltzaileak erabiltzen dituen komunikazio eta transmisiorako sistemetan hirugarrenek eragindako interferentzien ondoriozkoak; edo (iii) Erabiltzaileari edo hirugarrenei egotzi ahal zaizkion dolu, erru, errore edo beste edozein ekintzen ondorioz Webguneak funtzionamendu okerra izatea edo etenik geratzea.

4.3 Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du CAF Ventures Plataforman hautematen duen edozein gorabeheren berri berehala emateko, harremanetarako inprimakia erabiliz.

Erabiltzaileak hautemandako gorabehera horren berri behar bezain azkar ematen ez badu, CAF enpresak ez du erantzukizunik izango arrazoi hori dela medio Erabiltzaileak jasan dezakeen kalte edo galeraren gainean.

4.4 Erabiltzailea da Webgunea erabiltzen den bitartean CAF Ventures Plataformara gaineratzen duen informazioaren erantzule bakarra eta, horrenbestez, inguruabar horretatik eratorritako edozein erantzukizun berak bakarrik baitaratuko du. Horren harira, Erabiltzaileak CAF enpresa erabat salbuetsiko du inguruabar horren eraginez hari eragin ahal zaion kalte edo galeren inguruan.

4.5 Erabiltzaileak CAF enpresa erantzukizunik gabe mantenduko du Erabiltzaileak CAF Ventures Plataforma oker erabiltzearen ondorioz, Zehaztapen eta Baldintza hauetan ezarritakoa urratuz, enpresari jartzen zaion edozein erreklamazio judizial edo judizioz apartekori dagokionez.

Erabiltzaileak ordainduko ditu, erreklamazio horretatik eratorrita, epai irmoz edo eskumeneko auzitegiak emandako laudoz, edo akordio transakzional baten ondorioz, CAF enpresari ezartzen zaizkion kalte eta galera guztiak, eta kostu guztiak, abokatu eta prokuradoreen arrazoizko ordainsariak barne, horien esku-hartzea beharrezkoa izan gabe ere.

5.- Konfidentzialtasuna

5.1 Webgunearen erabileraren ondorioz CAF enpresak jasotzen duen informazio oro Erabiltzailearen jabetza esklusibokoa da eta horrela izaten jarraituko du. Hortaz, CAF enpresak konfidentzialtasun osoz erabili behar du informazio hori eta, horrenbestez, ezingo zaie informazio hori hirugarrenei helarazi, Erabiltzailearen idatzizko baimenik izan ezean.

5.2 Baldintza hori ez da aplikatzekoa izango kasu hauetan: (a) CAF enpresak informazioa hedatzeko Erabiltzailearen baimena jaso duenean, betiere, baimen hori idatziz eman bada; (b) akordioa sinatu baino lehen gertatutako ekintzen aurretik CAF enpresak informazioa jadanik bere jabetzakoa zela erakusten duenean, konfidentzialtasun-betebeharrik izan gabe; (c) CAF enpresak informazioa independenteki garatzen duenean, Erabiltzailearen informazioa erabili gabe; (d) CAF enpresak hirugarren baten eskutik informazioa modu legitimoan jasotzen duenean, akordio honetako beste aldearekiko konfidentzialtasun-betebeharrik izan gabe; edo (e) informazioa jabari publikotik iristen edo jasotzen denean, akordio hau ez betetzea eragin gabe.

6. Zehaztapen eta Baldintzak aldatzea

6.1 CAF enpresak eskubidea du, edozein unetan eta aurretik ohartarazi beharrik gabe, Webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa, nahiz Zehaztapen eta baldintzak aldatzeko. Erabiltzaileek Zehaztapen eta Baldintza horiek libreki sar daitekeen edozein gunetan izango dituzte eskuragarri, egin nahi dituzten kontsultak egiteko.

6.2 Zehaztapen eta Baldintza horien onarpena aurretiko eta ezinbesteko urratsa izango da, gerora Webgunearen bidez eskaintzen den CAF Ventures Plataforma erabili ahal izateko.

7.- CAF enpresaren eta Erabiltzailearen arteko komunikazioa

7.1 Zehaztapen eta Baldintza hauei edo Webgunearen bidez eskainitako CAF Ventures Plataformaren erabilerari buruz CAF enpresaren eta Erabiltzailearen artean garatzen diren komunikazio guztiak Zehaztapen eta Baldintza hauetan ezarritako komunikazio-prozedurak betez gauzatuko dira.

7.2 Erabiltzaileak CAF enpresari helarazi nahi dion komunikazio oro Lehen Baldintzan adierazten den CAF enpresaren helbidera igorriko da, eta idatziz burutuko da, edukia egiaztatzea eta CAF enpresak komunikazio hori jaso duela ziurtatzea ahalbidetzen duen sistema bat erabiliz.

8.- Baliogabetze partziala

8.1 Zehaztapen eta Baldintza hauetako klausularen bat baliogabekotzat jotzen bada, hura kendu edo ordeztu egingo da. Edozein kasutan, baliogabetze horrek ez du esanahi Zehaztapen eta Baldintza hauetan jasotzen diren gainerako xedapenak baliogabeak direnik.

9. Jurisdikzio eta foru aplikagarriak

9.1 Zehaztapen eta baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen eta interpretatzen dira.

9.2 Zehaztapen eta Baldintza hauek ez betetzeagatik edo hartako edukiengatik aldeen artean desadostasun edo erreklamaziorik gertatzen bada, aldeak Donostiako epaitegi eta auzitegien baitan geratuk dira.