Lege-oharra

Webgunearen titulartasuna

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzko (aurrerantzean IGL) uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu http://www.caf-ventures.com/ orria (aurrerantzean "Webgune" edo "Atari") Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A. (aurrerantzean, “CAF”) enpresak (20001020 IFK, Gipuzkoako merkataritza erregistroan inskribatua, 983. liburukia, 144. folioa, SS-329 orria, 239. inskripzioa; egoitza soziala Jose Migel Iturrioz kaleko 26. zenbakian izanik, 20200 Beasain -Gipuzkoa-) maneiatzen duela.

Atariaren erabilera

Lege-ohar honetan (aurrerantzean "Lege-ohar") eta Erabiltzeko Zehaztapen eta Baldintzetan (aurrerantzean, “Zehaztapen eta Baldintzak”), ezartzen dira baldintza hauek , hots, CAF enpresak Webgunearen bidez Internet-sareko erabiltzaileen eskura jartzen dituen informazio gizartearen zerbitzuen erabilera arautzekoak.

Modu honetan , Webgunera sartu eta hura erabiltzen duen erabiltzaileak (aurrerantzean "Erabiltzaile") Lege-ohar hau osorik onartzen duela eta bete egingo duela esanahi du, baita hartako Zehaztapen eta Baldintzak, eta, era berean, Webgunearen bidez kasu bakoitzean adierazten diren jarraibide eta gomendioak ere.

Webgunerako sarbidea doakoa da, Erabiltzaileak kontrataturik lukeen hornitzaileak emandako telekomunikazio-sarearen bidez egiten den konexio-kostuari dagokiona salbuetsita.

CAF enpresak eskubidea du edozein unetan eta aurretik oharrik emateko betebeharrik gabe, Webgunea eta hartako edukiak, konfigurazioa eta aurkezpena aldatu eta eguneratzeko, baita Lege-ohar hau eta Zehaztapen eta Baldintzak aldatu eta eguneratzekoa ere. Erabiltzaileek Lege-ohar hau eta Zehaztapen eta Baldintzak libreki sar daitekeen edozein gunetan izango dituzte eskuragarri, modu horretan egin nahi dituzten kontsultak egiteko.

Erabiltzaileak Webgunea helburu iruzurtiekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, konpromisoa hartzen du CAF enpresaren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kalte ditzakeen jokabiderik ez izateko. Horrela, Ataria nahiz hartan barneratzen diren zerbitzu eta edukiak modu arduratsu, zuzen eta legezkoan erabiliko dituela ziurtatzen du. Zehazki, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du "copyrighta" eta Atariaren edukietara gaineratutako titularren eskubideak identifikatzeko gainerako datuak ez ezabatu, baztertu edo manipulatzeko. Era berean, konpromisoa hartzen du babeserako gailu teknikoak, edo eduki horietan barnera daitekeen edozein informazio-mekanismo ez ezabatu, baztertu edo manipulatzeko. Orobat, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea kaltetu, erabili ezinik utzi edo gainkargatzeko asmoa duen edo, edozein modutan, Webgunearen erabilera eta funtzionamendu normala eragozteko asmoa duen ekintzarik ez burutzeko.

Lege-ohar hau eta Zehaztapen eta Baldintzak urratzen badira, edo CAF enpresak arrazoiz uste badu haiek urratzen ari direla, CAF enpresak eskubidea du hura Webgunera sartzea mugatzeko, haren sarbidea aldi batez eteteko edo behin betikoz sarbidea galarazteko, horretarako beharrezkoa den edozein neurri tekniko hartuz. Halaber, CAF enpresak eskumena du, edozein unetan, Atarian ematen dituen zerbitzuekin jarraitu nahi duen ala ez erabakitzeko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneko edukien erabilgarritasunari buruzko jabetza intelektualeko eskubideak (datu-basearen gaineko sui generis eskubidea barne) eta haren diseinu grafikoaren (look &feel), hartako ikur bereizgarrien (markak eta izen komertzialak), Webgunearen baitako ordenagailu-programen (iturburu-kodea barne) eta Ataria osatzen duten gainerako elementuen (testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak, etab.) gainekoak CAF enpresari dagozkio edo, hala badagokio, haiek erabili eta ustiatzeko eskubidea du. Horrenbestez, horiek guztiak indarreko jabetza intelektual edo industrialak babestutako obrak dira.

Erabiltzaileak Webgunea edozein modutan erabiltzeak ez du esanahi Atariaren, hartako edukien edo CAF enpresaren ikur bereizgarrien gaineko jabetza intelektual edota industrialerako eskubideak lagatzen zaizkionik. Horren harira, Lege-ohar honen bidez, legez baimenduta dagoen kasuetan izan ezik, Erabiltzaileak erabat debekaturik du Webgunea, hartako edukiak edota CAF enpresaren ikur bereizgarriak kopiatu, eraldatu, banatu, publikoki hedatu, inoren eskura jarri, atera edo berrerabiltzea.

Erabat debekaturik dago Webguneko elementu edo edukiak irabazi asmoekin edo helburu komertzialekin kopiatzea.

Erantzukizuna mugatzea

Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du Webgunearen erabilera uneoro bere arrisku eta erantzukizunpean burutzen dela. Horrenbestez, CAF enpresa ez da Ataria oker edo modu desegokian erabiltzearen erantzule izango. Horrela, soilik Erabiltzaileak Webgune hori erabiltzetik eratorrita jasan ditzakeen kalteen erantzule izango da soilik kalte horiek CAF enpresaren portaera engainagarriaren ondorio badira.

Zehazki, CAF enpresa ez da hauen erantzule izango:

  • Webgunean barneratutako esteken bidez sartzekoak diren webguneen edukia. Horri dagokionez, Lege-ohar honetako 5. atalean jasotzen diren zehaztapenak izango dira aplikatzekoak.

  • Erabiltzailearen informatika-ekipamenduetan birus, har, troiar edo beste elementu kaltegarriren batek sorrarazitako edozein kalte eta galera. Erabiltzaileak aitortzen du Internet-sarea erabiltzeak berekin dakarrela bere informatika-ekipamenduek aurrez adierazitako elementuekin kaltetzeko arriskua izatea. Horren harira, edozein kasutan, Erabiltzaileari dagokio programa elektroniko kaltegarriak hauteman eta ezabatzeko tresna egokiak eskura izatea.

  • Webguneko zerbitzua ematen den unean edo aldez aurretik telekomunikazio-sareetan zerbitzu hori aldi batez etetea, ezeztatzea edo bertan behera uztea eragiten duen errore edo deskonexioa izatearen ondorioz Erabiltzaileak jasan dezakeen edozein motako kalte edo galera. Horren harira, Erabiltzaileak aitortzen du Atarira sartu ahal izateko ezinbestekoak direla CAF enpresaz apartekoak diren hirugarrenek emandako zerbitzuak.

Estekak (Linkak)

Webgunean estekarako gailu teknikoak (linkak) barneratzen dira, Erabiltzailea Interneteko beste orri eta atari batzuetan (aurrerantzean, "Gune Estekatuak") sartzea ahalbidetzen dutenak. Kasu horietan, CAF enpresak bitarteko zerbitzu-emaile modura jarduten du, IGL legeko 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Gune Estekatuetan agertzen diren eduki eta zerbitzuen erantzule izango da soilik, haiek legez kanpokoak direla jakinik, esteka eskatzen den arduraz desaktibatu ez duenean. Erabiltzaileak legez kanpokoak edo desegokiak diren edukiak barneratzen dituen Gune Estekaturen bat dagoela uste badu, CAF enpresari jakinarazteko eskatzen diogu, harremanetarako inprimakiaren bidez. Jakinarazpen horrek ez dakar berekin, inolaz ere, esteka hori kentzeko betebeharra.

Gune Estekatuak egoteak ez du esanahi CAF enpresak hartako zerbitzuak edo edukiak legez kanpokoak direla jakin behar duenik, ezta Gune Estekatu horietako arduradun edo titularrekin inolako akordiorik izan behar duenik. Halaber, esteka horiek egoteak ez du esanahi CAF enpresak Gune Estekatuen bidez agertzen diren adierazpen, eduki edo zerbitzuak gomendatu, sustatu edo identifikatu behar dituenik, edo horiekin ados egon behar denik. Horren ondorioz, CAF enpresa ez da Gune Estekatu horietako edukien, eta haien erabilerarekin lotutako baldintzen eta konfidentzialtasun-politiken erantzule. Horrela, Erabiltzailea da haiek konprobatu eta onartzeko ardura duena haietara sartu eta haiek erabiltzen dituen aldiro.

Erabiltzaileak eta, orokorrean, bere orrialde edo Ataritik esteka ezarri nahi duen edozein pertsona juridiko edo fisikok, aldez aurretik CAF enpresaren idatzizko baimena izan behar du. Esteka hori ezartzeak ez du esanahi, inolaz ere, CAF enpresaren eta esteka horretan ezartzen den gune edo orriaren jabe edo titularraren artean harremanik egon behar denik, ezta CAF enpresak hartako eduki edo zerbitzuak onartu behar dituenik ere.

Kontu orokorra

Webgunearen erabilera Espainiako legearen arabera arautu eta interpretatzen da eta, ulertzen da Erabiltzaileak onartzen duela, Ataria erabiltzeagatik, Erabiltzailearen eta CAF enpresaren artean sor daitekeen edozein gatazka edo gorabehera Donostiako epaitegi eta auzitegietan tratatuko dela.

Lege-ohar honetan barneratzen den xedapenen bat baliogabekotzat jotzen bada, hura kendu edo ordeztu egingo da. Edozein kasutan, baliogabetze horrek ez du esanahi Lege-ohar honetan jasotzen diren gainerako xedapenak baliogabeak direnik.