Pribatutasun-politika

Jakinarazten dizugu [http://www.caf-ventures.com/](aurrerantzean “Ataria”) helbidean erregistratu eta bertan Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A. (aurrerantzean, “CAF”; A–20001020 IFK; egoitza soziala Jose Migel Iturrioz kaleko 26. zenbakia; 20200, Beasain -Gipuzkoa-) enpresak ematen dituen zerbitzuetara sartu ahal izateko ordezkatzen duzun enpresari dagozkion datu jakin batzuk eskatuko direla (horien derrigortasuna kasu bakoitzean zehaztuko da). Halaber zuri dagokizun harremanetarako informazioa eskatuko zaizu, hartako erabiltzaile baimendu modura.

Era berean, jakinarazten dizugu, Atarian erabilgarri dagoen erregistroarenInprimakiaren bidez eskatzen zaizkizun datuak zure enpresari izaerari buruzkoak diren heinean, nahiz CAF enpresak horiek Business to Business eran erabiltzeari buruzkoak diren neurrian, informazio horren tratamendua datuen babeserako araudiaren aplikazio-eremutik salbuetsita dagoela, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuz onartutako abenduaren 13ko 15/19999 Lege Organikoaren Garapenerako Araudiaren 2.2. artikuluan xedatutakoaren arabera. Haatik, eta araudi hori aplikagarri izan daitekeenerako, jakinarazten dizugu pribatutasun-politika hau onartuta Zure informazioaren tratamendua baimentzen duzula Erabiltzaile modura zure alta kudeatu eta Atarira zure sarbidea ahalbidetzeko.

Bestalde, Atarian erabilgarri dagoen inprimakia betetzean beste pertsona fisiko batzuei buruzko datu pertsonalak ematen badira (esate baterako, inbertitzaile nagusiak), Zuk adierazten duzu horien beharrezko baimena duzula guk pertsona horien datu pertsonalak jaso eta tratatzeko baimena emaneko, Pribatutasun-politika honetan xedatutakoaren arabera. Horri dagokionez , horien datuak jakinarazi aurretik, haiei dokumentu honetan barneratzen diren alderdien berri emateko konpromisoa hartzen duzu.

Ildo horretatik, CAF enpresak jakinarazten dizu sartu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubidea erabil dezakezula, araudi aplikagarrian ezarritako baldintzetan. Horretarako , zure eskaera Atarian erabilgarri dagoen harremanetarako inprimakiaren bidez bidal dezakezu zure izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta zure NANaren kopia bat (edo zure identitatea egiaztatzeko dokumentu ofizial batena) gaineratuta.

Azkenik, jakinarazten dizugu, CAF enpresak uneoro datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dituela eta horiei dagokien sekretu-betekizuna betez, aplikagarria den araudian ezarritakoari jarraiki. Horretarako, datu horien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuko ditu eta, aldi berean, haiek baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo har daitezela saihestekoak, kontuan izanik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta haien gainean egon daitezkeen arriskuak.