Prozesua

CAF Venturesek hazteko aukera handia duten eta hedapen-fasean diren konpainiak hauteman, hautatu eta horietan inbertsioa egiteko prozesu bat diseinatu du, haien eskura ezagutza eta kapitala jarriz, beren hazkundea sustatzeko helburuarekin.

Prozesua fase hauetan banatu da:

 

I. BALIOESPENA

CAF enpresak hazteko aukera handia duten konpainiak deitzen ditu CAF Ventures Programan sar daitezen.

Prozesu arras zaindu baten ostean, CAF Ventures programaren bidez konpainia hautagaia ebaluatzen da. Horretarako, hiru ikuspuntu hartzen dira:

  1. Enpresa hautagaiak CAF Taldearekin duen antzekotasun estrategikoa
  2. Proiektuaren bideragarritasuna, errentagarritasuna eta eskalagarritasuna.
  3. Sustatzaile-taldeak kudeaketa burutu eta ekiteko duen gaitasuna.

 

Balioespen-prozesu aktiboa

Antzekotasun estrategikoa egiaztatu eta epe luzerako harreman baten oinarriak finkatzeko diseinatutako etapakako prozesua.

  • 1. Eskaera-inprimakia

    Enpresari, negoziorako abaguneari eta lantaldeari buruzko idatzizko deskribapena.
  • 2. Presentziako bilkura

    Presentziazko bilkura hautagaiek proiektua aurkezteko aukera izan dezaten.
  • 3. Balioaren Due Diligence

    Prozesuko etapa kritikoa da, berezko metodologia bat baliatuz, konpainiak eman dezakeen guztia ebaluatzekoa.
  • 4. Legeari eta arlo fiskalari buruzko Due Diligence

    Proiektuaren alderdi nabarmenenak ikuspegi legal eta fiskal batekin berrikusteko prozesua, konpainiaren egungo egoera ezagutze aldera.
  • 5. Plan Estrategikoa

    Konpainiaren ibilbide-orria, 3 urterako helburu eta ekintzak finkatuz, hazkunde bizkortua izateko beharrezkoak diren baliabideen inguruan aldez aurretik lortutako akordioetatik abiatuz.
 

 

II. Negoziazioa & Akordioa

Bi aldeen artean harremana zein testuingurutan garatuko den zehazteko etapa.

Harrera-prozesua gogobetegarria bada, CAF Ventures eta hautatutako enpresak epe luzera harremana arautzeko akordioaren baldintzak eta egiteko inbertsioa (egutegi eta baldintzak finkatuta) zehazten dituzte. Hori guztiori, konpainiari hazkunde bizkorra izateko beharrezkoak zaizkion baliabideak emateko helburuarekin.

 

 

III. Inbertsio Korporatiborako Programa

Etapa hau da CAF Venturesen muina.

3 urteko epe batean CAF enpresak hautatutako enpresak sustatzen ditu, euskarria eta baliabideak haien eskura jarriz.

 

Baliabideak

CAF enpresak, programaren barnean, baliabide hauek jartzen ditu enpresen eskura:

  • Finantzaketa
  • Pertsonak eta ezagutza
  • CAF Taldeko kidetasuna
  • Marka-irudia
 

 

Aldizkako ebaluazioa

Helburua inbertsioa egindako garaian adostutako plan estrategikoan zehaztutako aurrerapenarekin konpainiak lortutako emaitzak aldizka baliozkotu eta erkatzeko dinamika bat finkatzea da. Hori guztiori, inbertsio korporatiborako programa behar bezala garatzen dela ziurtatze aldera.

 

 

IV. Sendotzea

Prozesuko azken etapa da. Bertan konpainia bizkortze-programatik atera eta modu autonomoan funtzionatzen hasten da CAF Taldearen barnean.

Bizkortze-programa enpresa parte-hartzaileak CAF Taldearen enpresa-sarean txertatzeko diseinaturik dago.